BEGIRISTAIN EUSKAL SAGARDOA
%100 BERTAKO SAGARDO NATURALA
Bertako sagarra bakarrik erabiliz egindako sagardoa, Euskal Sagardoa jatorri-deituraren bereizgarria izateko, sagardoak %100 bertako sagarrarekin egina egon behar du eta kalitate bermea eduki.
Sagardoak Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako zigilua eta numerazioa izan ditzan, analitikak eta panel organoleptiko bat pasa beharra dauzka. HAZI Fundazioak ziurtatzen du prozesu osoa, hasi sagastitik eta botilara arte. Panel Organoleptikoa Fraisoro Laborategian pasako dute sagardoek, horretarako akreditatutako lehen laborategian hain zuzen ere.
BEGIRISTAIN GORENAK SAGARDO NATURALA
%100 SAGARDO NATURALA
% 100 sagardo naturala, bertako sagarraren eta kalitate handiko beste sagar homologatu batzuen muztioarekin egindakoa, modu tradizionalean eginda, azukrerik gehitu gabe, eta gas karboniko naturalarekin.
6º-ko graduazio alkoholikoarekin eta kalitate handiko parametro organoleptikoekin.
ERRESERBAK & MENUA
Zure erreserba telefonoz egiteko aukera duzu. Deitu gure telefonoetara eta gozatu gure sagardo eta haragiaz.