Pribatasuna

/Pribatasuna

Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren (aurrerantzean, DBLO) eta haren arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Iñaki Begiristain Oiartzabalen fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Izan ere, Iñaki Begiristain Oiartzabalek Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu eta izena emana baitauka Datuak Babesteko Bulegoaren Erregistro Nagusian.

Iñaki Begiristain Oiartzabalek erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Iñaki Begiristain Oiartzabalek, hain zuzen, datuen babeserako autonomiako, estatuko eta Europako erakundeek emandako aholku, berrikuntza eta gidalerroak erabiltzen ditu.

Datu pertsonalak biltzea

Iñaki Begiristain Oiartzabalek ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Iñaki Begiristain Oiartzabalek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun-politika honetan eta webgunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.

Webgune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, webgune honek erabiltzaileen IP helbideak erregistra ditzake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira; esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.

Jakinarazpenak hirugarrenei

Erabiltzaileak baimen zehatza ematen dio Iñaki Begiristain Oiartzabali bere datuen tratamendua eta erabilera zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz.

Interesdunen eskubideak

Iñaki Begiristain Oiartzabalk erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza- eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Iñaki Begiristain Oiartzabali: Begiristain Sagardotegia – Iturrioz Baserria, 20267 Ikaztegieta (Gipuzkoa), telefonoa: (+34) 607 365 743 / (+34) 943 652 837 edo, bestela, info@begiristainsagardotegia.com helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.

Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

Segurtasun-neurriak

Iñaki Begiristain Oiartzabalk, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun-neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Iñaki Begiristain Oiartzabalen erantzukizunpekoak.
Indarraldia

Iñaki Begiristain Oiartzabalek beretzat gordetzen du pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Iñaki Begiristain Oiartzabalek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Iñaki Begiristain Oiartzabalek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.