ITURRIOZ BASERRIA

XVI. MENDETIK GAUR EGUN ARTE

Begiristain sagardotegia Ikaztegietan dago kokatuta, Tolosaldea eta Goierri eskualdeen artean, Gipuzkoaren bihotzean hain zuzen. XVI. mendetik gaur egun arte Iturrioz baserriaren xarma mantendu duen ohiko sagardotegia da eta gaur egun, inguruko 5 baserri zaharrenen artean dago. Hasiera batean sagardoaren produkzio lana ez zen aktibitate nagusia, ganadua, baratza eta beste zenbait lan betetzen ziren baserrian, jangela nagusian oraindik oraindik ganaduaren askak aurkitu ditzakegu.

XVI. mendeko upategi eta jangela ezberdin eta berezi batean sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko aukera izango duzu.

TRADIZIOA MANTENDUZ

100 URTETIK GORAKO HISTORIA.

Jose Gregorio Begiristain izan zen Iturrioz Baserriko sagardoa salmentarako produzitzen hasi zena. 1932. urtean 100.000 litro baino gehiago produzitzen zituen bertako produktu naturalekin, baserrian bertan egin eta Tolosako Errementari kalean, gaur egun Orbela Taberna dagoen lekuan, zegoen sagardotegira eramaten zuen idi gurdien bidez bertan saltzeko.

1990. urtetik aurrera instalazioen modernizazio lanak egin eta betiko tradizioari gaur egungo azken teknologiak gehituta, kalitate goreneko sagardo naturala lortzen dugu.

SAGARDOTEGIA

SAGARDO NATURAL GOXOAZ ETA HARAGI PAREGABEAZ GOZATZEKO ZURE BETIKO TXOKOA

  • 150 lagunentzako jangela klimatizatua.

  • Ezinduentzako guztiz moldatuta.

  • Ibilgailu eta autobusentzat parkinga.

  • Kafea, kopak eta barra zerbitzua tabernan.

  • WIFI gunea dohainik

  • Gure produktuak erosteko aukera.

  • Taxi eta autobus zerbitzuak.

  • Lehengai onenak aukeratzen ditugu zuretzat.

ERRESERBAK

Zure erreserba online egiteko aukera duzu. Bete zure datuak eta telefonoz konfirmatuko dizugu.

ONLINE ERRESERBAK

sagardo_gorenak_logoa_2x

Euskal Sagardoa Jatorri Zigilua